Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Ekonomia eta Ogasun Saila
1136

33/2012 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kidea izendatzeko.

Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu eta Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak izango dituen eginkizunak ezarri zituen apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaren 3. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatu eta Gobernu Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Rafael Iturriaga Nieva jauna Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kide izendatzen da.

2. artikulua.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko martxoaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala