50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1135
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2011ko abenduaren 2an emandako Ebazpeneko (urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Amaia Arrizabalaga Fernández de Mendiola andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Lehendakariaren Kabinete Zuzendaritzan, 520010 kodea, 162 dotazioa.
Bigarrena.- Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarain argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.