Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
998

IRAGARKIA. Honen bidez, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

- Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2011/abendua.

- Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2011/abendua.

- Industria prezioen indizea (IPRI) 2011/abendua.

- Ontzien aitorpena EAEn. 2009. urtea.

- Kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2011ko 3. hiruh.

- Migrazio-mugimenduak. 2010. urtea.

- Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2011/ abendua.

- Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 2011ko 4. hiruh.

- Osasunaren kontua. 2009. urtea.

- Industria produkzioaren indizea (IPI) 2011/azaroa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 30a.

Zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala