44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
997
EDIKTUA, jabetza bati buruzko deklarazio-egintzaren gainean burututako 901/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 901/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Jose Antonio Barandiaran Arizmendiarrieta eta Maria Pilar Barandiaran Arizmendiarrieta.
Abokatua.
Prokuradorea: Damborenea eta Damborenea.
Demandatua: Ignacio Legorburu Oyarbide.
Gaia: jabaria deklaratzeko egintza.
Judizio horretan epaia eman zen 2012-01-16an, eta honako hau da epaitza:
Guztiz baiesten dut José Antonio eta María Pilar Barandiaran Arizmendiarrieta jaun-andreek Ignacio Legorburu Oyarbide demandatuaren aurka aurkeztutako demanda, eta:
1.- Auzi-jartzaileek demandaren lehenengo aurrekariko finka erosi dute, eskuratze-preskripzioagatik erosi ere.
2.- Auzi-jartzaileak jabari osoaren titularrak dira, erdibanaturik baitute demandaren lehenengo aurrekariko finka, zati berdin zatiezinetan.
3.- Finka auzi-jartzaileen alde inskribatzeko agintzen dut, eta ezin da bi zati berdinetan banatu.
Ez da ezarriko kosturik.
Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0004 0000 04 0901 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Ignacio Legorburu Oyarbide demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.
IDAZKARI JUDIZIALA.