Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
996

EDIKTUA, 39/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

39/10 falta-judizioan honako ebazpen hau hartu dela:

125/10 EPAIA

Irungo Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile titular Julián García Marcosek, Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz eta Erregearen izenean honako epai hau eman du:

EPAIA

Irunen, 2010eko irailaren 1ean, ustezko ebasketa-faltaren gaineko 39/2010 falta-judizio azkarra entzun eta ikusi da. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Hona hemen alderdiak: Jesús Francisco Martín Carpio jauna, auzi-jartzailea; eta Dimitrij Pristavko eta Andrei Pustovalov, salatuak.

Prozedura horretan ebazpena eman da, honako hauetan oinarriturik:

Aipatutako manuak, konkordanteak eta aplikatu daitezkeen gainerakoak ikusirik, honako hau da,

EPAITZA

Dmitirj Pristavko kondenatzen dut 8 egunez etengabe lokalizaturik egotera, ebasketa-falta baten egile baita. Gainera berak eta Andrei Pustovalov jaunak 43,98 euro ordaindu beharko dizkiote Alcampo merkataritza-guneari, modu solidarioan.

Andrei Pustovalov kondenatzen dut 8 egunez etengabe lokalizaturik egotera, ebasketa-falta baten egile baita. Gainera berak eta Dmitrij Pristavko jaunak 43,98 euro ordaindu beharko dizkiote Alcampo merkataritza-guneari, modu solidarioan.

Prozedura honetako kostuak kondenatuek ordainduko dituzte.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, idazki arrazoituaren bidez eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota gera dadin eta Dmitrij Pristavko eta Andrei Pustovalov-i epaia jakinarazteko -ez baitakigu non dagoen egun- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala