Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
995

EDIKTUA, 36/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizenak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 36/10 zenbakiko falta-judizioan honako ebazpen hau hartu dela:

126/10 EPAIA

Irungo eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titular den Julián García Marcosek Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz eta Erregeren izenean hartutako:

EPAIA

Irunen, 2010eko irailaren 1ean, ustezko ebasketa-faltaren gaineko 36/10 falta-judizio azkarra entzun eta ikusi da. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Hona hemen alderdiak: Jesús Francisco Martín Carpio jauna, auzi-jartzailea; eta Dimitrij Pristavko, salatua.

Prozedura horretan ebazpena eman da, honako hauetan oinarriturik:

Aipatutako manuak, konkordanteak eta aplikatu daitezkeen gainerakoak ikusirik, honako hau da,

EPAITZA

Dmitirj Pristavko kondenatzen dut 8 egunez etengabe lokalizaturik egotera eta prozeduRa honetako kostuak ordaintzera, ebasketa-falta baten egile baita.

Epai honen aurka, epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen-egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Dmitrij Pristavko jaunari epaia jakinarazteko —ez baitakigu non dagoen egun— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala