Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
994

EDIKTUA, 23/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 23/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

Nik, Borja Llona Garciak, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 23/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honako hauek izan dira alderdiak, fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Juan Zurutuza Garagarza eta Ignacio Zurutuza Aperribay. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

Honako honetara kondenatzen dut Juan Zurutuza Garagarza, derrigortze-falta bat egin duela-eta: lau egunez une oro lokalizatuta egongo da, eta ezingo du Ignacio Zurutuza Aperribayrengandik 200 metrora baino gertuago egon, ezta -edozein bitarteko dela medio- harekin harremanetan jarri ere.

Epaia jasota gera dadin eta Juan Zurutuza Garagarzari jakinarazteko -egun non dagoen ez baitakigu-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala