Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
993

EDIKTUA, 377/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 377/2011 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Euskadiko Kutxa.

Abokatua: Iñigo Aramburu Ibaceta.

Prokuradorea: Fernandez.

Demandatua: Jean Marie Alois Kooijman.

Gaia: prozedura arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen, 2011ko abenduaren 21ean, eta honako hau da epaitza:

192/11 EPAIA

Epailea: Hector Lopez Causapé.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Euskadiko Kutxa.

Abokatua: Iñigo Aramburu Ibaceta.

Prokuradorea: Juan Carlos Fernández Sánchez.

Alderdi demandatua: Jean Marie Alois Kooijman.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: prozedura arrunta.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Euskadiko Kutxak Jean Marie Alois Kooijman jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, Jean Marie Alois Kooijman jauna kondenatzen dut Euskadiko Kutxari 9.756,29 euro ordaintzera. Kopuru horri demandaren egunetiko legezko interesak gehitu behar zaizkio. Interes horiek kontratuan hitzartutako berandutze-interesak izango dira, alegia, % 25ekoak, eta hori KZaren 1.100 eta 1.108 artikuluetan aurreikusitakoa aplikatuta. Nolanahi ere, PZLko 576. artikuluan aurreikusitakoa aplikatu ahal izango da, epai honen egunetik aurrera.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Jean Marie Alois Kooijman jaunak ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030.1846.42.0005001274. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jean Marie Alois Kooijman demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko abenduaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala