Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
992

EDIKTUA, apelazio-errekurtso arruntari buruzko 667/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 667/11 prozedura arrunta.

Araceli Prestamo Vergara eta Victor Romero Agudelo.

Abokatua: Carlos Redondo Diez eta Carlos Redondo Diez.

Prokuradorea: Alberto Arenaza Artabe eta Alberto Arenaza Artabe.

Alderdi errekurritua: Promotora de Multipropiedad del Valle de Aran SL.

Gaia: kontratu-deuseztasuna.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Ezetsi egin dut Alberto Arenaza Artabe prokuradoreak —Víctor Romero Agudelo eta Araceli Préstamo Vergararen izenean eta ordez— aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, judizio arruntari buruzko 618/08 prozedura arrunteko autoei dagokienez hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiak hartu zuen, 2011ko maiatzaren 2an. Errekurtsoa ezetsita, beraz, ebazpen hori berresten dugu. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Errekurritutako ebazpena baiesteak berekin dakar errekurritzeko jarritako gordailua galtzea, eta zenbateko hori ezetsitako errekurtsoen gordailu-kontura transferituko du idazkari judizialak.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Promotora de Multipropiedad del Valle de Aran SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala