44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
991
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako 807/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 807/11 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.
Alderdi apelatzailea: Melissa Rios Ramos.
Alderdi demandatua: Edwin Mario Hincapie Grisalles.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:
903/11 EPAIA
Magistratuak:
Ignacio Olaso Azpiroz jauna
Lourdes Arranz Freijo andrea.
Reyes Castresana García andrea.
Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hamalaua.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioak ikusi ditu Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Familia) ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako LEC 2000 108/2010 prozedura zibilaren autoak. Auto horietan honakoak izan dira parte: demandatzaile apelatzaile Melissa Ríos Ramos, Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatua eta Gontzal Aitor Espinosa Pastor abokatuak defendatua; eta Edwin Mario Hincapié Grisalles apelatu demandatua -auzi-ihesean-, eta Ministerio Fiskala; eta hori guztia, betiere, epaitegi horrek 2011ko martxoaren 30ean emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoaren ondorioz.
Izapide honetako txostengilea Reyes Castresana García andrea izan da.
EPAITZA:
Zati batean baiesten dut Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak 2011ko martxoaren 30ean emandako epaiaren aurka Melissa Ríos Ramos andreak, Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatuta, jarritako apelazio-errekurtsoa, guraso eta seme-alabentzako neurrien gaineko 108/10 autoetan; horrenbestez, epaia baliogabetzen dugu eta horren ondorioz XXXX adingabearen elikadura-pentsioa, zaintza ez duen guraso eta aita den Edwin Mario Hincapié Grisallesen konturakoa, haren hileko diru-sarreren % 25ekoa izango da, gutxienez 100 euro hilean. Gainerako erabakiak mantendu egiten dira eta gora-jotze honek sortutako prozesu-kosturik ez da ezartzen.
Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio alderdi errekurtsogileari; hartarako, idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.
Aurkaratzeko modua.- Kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n xedaturiko arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0807 11) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Argitalpena.- Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2011ko abenduaren 27an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, egiaztatu egiten dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bulego judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko abenduaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.