44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Euskal Herriko Unibertsitatea
990
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Ingurumen-Ingeniaritza» tituluko ikasketa-plana argitaratzeko agindua emateko dena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu aurretik, Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena eman zuen, eta kasuan kasuko autonomia-erkidegoek baimena eman, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko uztailaren 22an hartutako akordioaren bidez izaera ofiziala eman zion (2011ko irailaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran) 35. artikuluan dioenari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Ingurumen-Ingeniaritza» titulua lortzera bideratutako ikasketa-plana, eranskinean jasotakoa. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak eta Cantabriako Unibertsitateak antolatzen dituzte, elkarrekin.
Leioa, 2011ko abenduaren 5a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA)
Akademia Antolakuntzako errektoreordea,
CARMEN GONZÁLEZ MURUA.
(Ikus .PDF)