Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
989

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko abenduaren 14ko Ebazpenean egindako hutsak zuzentzeko dena; ebazpen horren bidez, 2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako diru-laguntzak eman ziren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hutsak atzeman dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko abenduaren 14ko Ebazpenean, 2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako diru-laguntzak ematen dituena (2011ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zk.).

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Zuzendu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko abenduaren 14ko Ebazpenean -"2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako diru-laguntzak ematen dituena-" atzemandako hutsak.

Ebazpen honen eranskinean, zuzendu behar diren hutsak jasotzen dira.

Administrazio-bideari amaierarik ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 5a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala