44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
988
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, ekintza humanitarioa sustatzeko Asociación Mugen Gainetik erakundeari Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura diru-laguntza emateko dena.
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Hala ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren, eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau. Aipatutako eskumena erabiliz, 2011ko martxoaren 9ko Ebazpena, 2011rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena, ezarri zuen.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.
Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2011ko abenduaren 22an elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean Asociación Mugen Gainetik erakundeak aurkeztu zuen «Reactivación productiva y apoyo a la seguridad alimentaria post tormenta 12E» proiektua ordaintzeko izango da.
Bigarrena.- Laguntza 49.968,55 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2011ko abenduaren 15ean hasiko da eta 2012ko abenduaren 15ean bukatuko da. Beraz, dirulaguntza zuritzeko epea 2012ko apirilaren 15ean bukatuko da.
Hirugarrena.- Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 27a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.