44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
984
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 16koa, Laneko sailburuordearena; honen bidez iragartzen da gizarte-ekonomian enpresa-lankidetza bultzatzeko laguntzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2011. urtean bideratutako gehieneko guztizko zenbatekoaren aldaketa.
Alde batetik, gizarte-ekonomian enpresa-lankidetza bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen 2011-06-06ko diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak 14.1 artikuluan iragartzen zuen laguntza horiei esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa, honako hau, hain zuzen ere:
- 2011. urterako ehun eta hogeita hamalau mila (134.000) euroko gehieneko kopurua erabiliko da, honela banatuta: laurogei mila eta laurehun (80.400) euroko ordainketa-kreditua 2011ko ekitaldirako eta berrogeita hamahiru mila eta seiehun (53.600) euroko konpromiso-kreditua 2012ko ekitaldirako.
Diru-laguntzak arautzen dituen Aginduaren 14.1 artikuluarekin bat etorriz, guztizko zenbatekoa handitu ahal izango da, betiere honako hauen arabera: dagoen aurrekontu-lotura, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste programak betetzetik sortzen diren aurrekontu-aukerak edo onartzen diren bestelako aurrekontu-aldaketak. Aldaketa horiek egon badaude, gertaera hori iragarriko da, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Deialdiko laguntzak eskatzeko epea 2011-07-29an bukatu zen eta, horren ondoren, aurkeztutako eskaerak erregistratu eta kuantifikatzeko prozesuari ekin zitzaion. Aldi horretan ikusi da gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzetarako eskatutako zenbatekoak direla-eta komenigarria dela laguntza-mota horretarako bideratu den zenbatekoa handitzea.
65.632 euro gehiago behar direla iruditzen zaigu: 40.579,20 euro 2011ko aurrekontu arrunterako eta 25.052,80 euro 2012ko aurrekontuko konpromiso-krediturako.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko laguntzak ezartzen dituen 2011-06-03ko diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak 18.1 artikuluan iragartzen zuen laguntza horietarako esleitutako guztizko zenbatekoa, honako hau, hain zuzen ere:
- 2011. urterako seiehun eta hirurogeita zortzi mila (668.000) euroko gehieneko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: bostehun eta bat mila (501.000) euroko ordainketa-kreditua 2011ko ekitaldirako eta ehun eta hirurogeita zazpi mila (167.000) euroko konpromiso-kreditua 2012ko ekitaldirako.
Diru-laguntzak arautzen dituen Aginduaren 18.2 artikuluarekin bat etorriz, guztizko zenbatekoa handitu ahal izango da, betiere honako hauen arabera: dagoen aurrekontu-lotura, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste programak betetzetik sortzen diren aurrekontu-aukerak edo onartzen diren bestelako aurrekontu-aldaketak. Aldaketa horiek egon badaude, gertaera hori iragarriko da, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Deialdiko laguntzak eskatzeko epea 2011-07-29an bukatu zen eta, horren ondoren, aurkeztutako eskaerak erregistratu eta kuantifikatzeko prozesuari ekin zitzaion. Aldi horretan ikusi da gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzetarako eskatutako zenbatekoak direla-eta komenigarria dela laguntza-mota horretarako bideratu den zenbatekoa handitzea.
42.924 euro gehiago behar direla iruditzen zaigu: 32.193 euro 2011ko aurrekontu arrunterako eta 10.731 euro 2012ko aurrekontuko konpromiso-krediturako.
Dagozkion izapideak egin aurretik, aurrekontu-baliabideak badaudenez artikulu horietan aurreikusitakoaren arabera, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako behar beste eta behar bezalako ordainketa-kreditua badagoela ziurtatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Iragartzea gizarte-ekonomian enpresa-lankidetza bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen 2011-06-06ko Aginduaren 14.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako gehieneko guztizko zenbatekoaren aldaketa, 65.632 eurotan gehituta, 40.579,20 euro 2011ko aurrekontu arrunterako eta 25.052,80 euroko konpromiso-kreditua 2012ko aurrekonturako.
Hortaz, 2011ko ekitaldian laguntza horiek finantzatzera bideratutako hornidura ekonomikoa 199.632 euro izan da, honela banatuta: 2011ko ekitaldirako 120.979,20 euroko ordainketa-kreditua eta 2012ko ekitaldirako 78.652,80 euroko konpromiso-kreditua.
Bigarrena.- Iragartzea Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko laguntzak ezartzen dituen 2011-06-03ko Aginduaren 18.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako guztizko zenbatekoaren aldaketa, 42.924 eurotan gehituta, 32.193 euro 2011ko aurrekontu arrunterako eta 10.731 euroko konpromiso-kreditua 2012ko aurrekonturako.
Hortaz, 2011ko ekitaldian laguntza horiek finantzatzera bideratutako hornidura ekonomikoa 710.924 euro izan da, honela banatuta: 2011ko ekitaldirako 533.193 euroko ordainketa-kreditua eta 2012ko ekitaldirako 177.731 euroko konpromiso-kreditua.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Errekurtsoak.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta horren aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.
Bigarrena.- Ondorioak.
Ematen denetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 16a.
Laneko sailburuordea,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.