44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Hondarribiko Udala
978
IRAGARKIA, Hondarribiko Udaleko Goi Mailako Arkitekto lanpostu bat oposizio libre bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
2011ko abenduaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (239. zk.), honako lanpostu honetarako deialdia arautzeko oinarriak argitaratu dira osorik (2012ko urtarrilaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean -18. zk.- argitaratu da hutsen zuzenketa):
Goi mailako Arkitekto lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskolan, azpi-eskala teknikoan eta goi mailako taldean kokatua; oposizio bidez egingo da, txanda irekian.
Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 20 egunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira, oinarrietan ezarritakoa betez.
Hondarribia, 2012ko otsailaren 1a.
Alkatea,
AITOR KEREJETA CID.