44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
975
54/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos Beitia Fernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatzeko, Antolatzeko eta Garatzeko zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 544/2002 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatzeko, Antolatzeko eta Garatzeko zuzendariorde izendatu zen Carlos Beitia Fernández jauna.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.- Carlos Beitia Fernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatzeko, Antolatzeko eta Garatzeko zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko abenduaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari, Donostia Ospitaleari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.