44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
974
20/2012 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko bi kide karguetatik kentzea xedatzeko dena.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu eta Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak izango dituen eginkizunak ezarri zituen apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaren 3. artikuluko 3. paragrafoko b) letran xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatu eta Gobernu Kontseiluak 2012ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.- Jarraian aipatutako pertsonak Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kideen karguetatik kenduko dira eta, bide batez, eskerrak emango zaizkie egindako lanagatik. Hona hemen:
- Joseba Andoni Bikandi Arana jauna.
- Juan Luis Crucelegui Garate jauna.
2. artikulua.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Bilbon, 2012ko otsailaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.