Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
921

IRAGARKIA, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariarena; honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 31ko Agindua jakinarazten da. Agindu horren bidez, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta zaintzeko neurriak finkatzeko dekretu-proiektuari hasierako onespena ematen zaio.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta zaintza-neurriak finkatzeko dekretu-proiektuari hasierako onarpena ematea erabaki zen.

Beraz, orain entzunaldi-izapidea bete behar dute, dekretu-proiektua administrazioen eta ingurumena babesteko helburuak lortu nahi dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen eskura jarriz. Gainera, informazioa jendaurrean jartzeko hogeita hamar egun naturaleko epea ireki behar da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aipatutako epean, dekretu-proiektuaren agiriak agerian geratuko dira, aztertzeko, bai egoitza elektronikoaren iragarki-taulan https://euskadi.net, eta bai Zuzenean Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, egoitza honetan: Andia kalea 13, 20003, Donostia-San Sebastián.

Interesdun guztiek aurkeztu ahal izango dituzte egoki deritzeten alegazioak, dekretu-proiektuaren edukiaren gainean, honako helbide honetan:

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 2a.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria,

GERMÁN ALONSO CAMPOS.


Azterketa dokumentala