41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
914
EDIKTUA, 104/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Fede eta lekukotza ematen dut: 104/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:
542/11 EPAIA
Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako azaroaren bederatzia.
Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 104/11 berehalako falta-judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, agintaritzako agenteekiko desobeditze-falta baten egile denez, Aitor Usandizaga Barrenaren aurka bideratua. Fiskaltzak parte hartu du.
EPAITZA
Absolbitu egiten dut Aitor Usandizaga Barrena ordena publikoaren aurkako falta-salaketatik, eta ez da beren-beregiko kosturik ezartzen.
Epai hau ez da irmoa. Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, apelatutako ebazpena baino ez da adierazi behar.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epaia jaso eta Aitor Usandizaga Barrenari jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarrean.
IDAZKARI JUDIZIALA.