Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
911

EDIKTUA, jabari-hirugarrengotzari buruzko 833/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2.833/08 prozedura arrunta bideratu da, jabari-hirugarrengotzari buruz. Prozedura hori Barik 2004 SL sozietateak eskatu du, Urbinar SL sozietatearen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

216/11 EPAIA

Epailea: M.ª Angeles Filloy Rubio andrea.

Bilbao, 2011ko urriaren 4a.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Arenaza prokuradoreak Barik 2004 SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Urbinar SL sozietatearen aurkakoa. Hori dela-eta, demandatu horiek absolbitu egiten ditut demandan egindako uzietatik, eta prozesuko kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan (kontu-zk.: 4706 0000 00 0833 08); errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zenbateko hori zainpean jarri izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Urbinar SL alderdi demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala