Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bergarako Lehengo Auzialdiako eta Instrukzioko 3 ZK-ko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
910

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 253/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 253/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco de Santander SA.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Mariano Jose Duarte Lomeu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2011ko azaroaren 11n, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Llorentek Banco Santander SA sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Mariano José Duarte Lomeu-ren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: hiru mila ehun eta hogeita bost euro eta berrogeita sei zentimo (3.125,46), erreklamazio judizialetik epaia eman arte sortutako legezko interesak, eta guztia ordaindu arte sortutako legezko interesa, bi puntu gehituta. Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Horretarako, bost eguneko epea dago, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru hori kontsignan utzi beharko da Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailu Kontuan. Kontsignazio hori frogatu beharko da errekurtsoa prestatu ahal izateko (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai hau, behin betiko epaitu baita lehen auzialdian, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Mariano Jose Duarte Lomeu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Bergara (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala