41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Euskal Herriko Unibertsitatea
907
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Europako Masterra: Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa» tituluko ikasketa-plana argitaratzeko agindua emateko dena.
Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena eman ondoren, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa-plana, eta kasuan kasuko autonomia erkidegoak eman du baimena, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko urriaren 28an hartutako erabakiaren bidez izaera ofiziala eman zitzaion (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2011ko azaroaren 25a).
Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran) 35. artikuluan dioenari jarraituz, Errektorego honek honako hau
EBAZTEN DU:
«Europako Masterra: Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa» titulua lortzera bideratutako ikasketa-plana argitaratu dadila agintzea, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak, Université Bordeaux 1, Sciences et Technologies-ek eta University of Southampton-ek antolatzen dituzte elkarrekin.
Leioa, 2011ko abenduaren 5a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).
Akademia Antolakuntzako errektoreordea,
CARMEN GONZÁLEZ MURUA.
(Ikus .PDF)