Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
905

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzko maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa.

Maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuak abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzak arautzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 22ko agindu bidez, maiatzaren 8ko 77/2007 dekretu horretan araututako laguntzen deialdia egin zen 2011. urterako.

Dekretu horretako hamaikagarren artikuluak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau,

EBAZTEN DUT DUT:

Lehenengoa.- Abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzko maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala