41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Euskal Herriko Unibertsitatea
901
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 3koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Gorka Moreno Márquez jauna «Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).
Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA), Batzordea osatu zen, ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio, eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira, honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreaordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta,
Errektorego honek ebatzi du Gorka Moreno Márquez jauna (NAN-zenbakia: 44.556.806-X)Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontratatzea proposatzea (kodea: AGC8L1-D00018-11; jakintza-arloa: «Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak»; saila: «Soziologia»; ikastegia: Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Zerbitzuen Oinarriak» eta «Gizarte Zerbitzu Komunitarioak».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta, kontratazioaren aurretik, lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesdunak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.
Leioa, 2012ko otsailaren 3a.
Errektorea,
Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25eko Ebazpena; 2011-03-17ko EHAA).
Irakasleen errektoreordea,
JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.