30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Uraren Euskal Agentzia
673
IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko abenduaren 12ko Ebazpena, Gregorio Jose Ezcurra García de Unzueta jaunaren gainekoa.
Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariak, 2011ko abenduaren 12an, Gregorio Jose Ezcurra García de Unzueta jaunaren gaineko Ebazpena eman du.
Goian aipaturiko Ebazpen hori jakinarazterik lortu ez denez, honako iragarki hau argitaratzen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluei jarraituz, ondorengo ohartarazpenak eginez:
1.- Ebazpen horren aurka, lan auzibidera jo aurretiko erreklamazioa ezar daiteke, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
2.- Interesdunak eskuragarri dauka aipatu Ebazpenaren testu osoa Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusian: Orio kalea,1zk. 01010 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, egoitza horretara bertaratzeak ez du bertan behera utziko, ezta eragotziko ere, aurka egiteko edo erreklamatzeko epeak aurrera egitea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA LÓPEZ DE HEREDIA SAN JULIÁN.