30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Justizia eta Herri Administrazio Saila
666
AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 10ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Etorkintza» Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen:
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2011ko abenduaren 27an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Salvia Hierro andreak -Fundazioaren ordezkaritza eginaz- aurkeztutako idazkia jaso zen, eta bertan zera eskatzen zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba zedila «Fundación Etorkintza» fundazioaren estatutuen 2. artikuluan egindako aldaketa. Eskabide-idazkiarekin batera honako eskrituraren kopia baimendua aurkeztu zen, bikoiztuta: Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean egiletsitakoa, 2011ko abenduaren 12an, 4541 protokolo-zenbakiarekin.
Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.
Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan (ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuz onartu zen dekretu hori), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Bilboko (Bizkaia) «Fundación Etorkintza» Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena.- Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu honen data duela, eta 2011ko abenduaren 12an José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 4541).
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.