Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
665

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2011ko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2012-2013 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abenduaren 20ko Aginduan, zeinen bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2012-2013 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere (2012ko urtarrilaren 18ko EHAA, 12. zk.). Hona hemen zuzenketa:

Euskarazko bertsioan, 2012/262 (14/5) orrialdean, seigarren atalean (Atxikitako ikastetxeetan onartuak izateko lehentasuna),

Honako hau dioen lekuan:

«3.- Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak batera ikasten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta horietan nahikoa plazarik bada. El mismo tratamiento se aplicará a los alumnos y alumnas que sigan programas deportivos de alto rendimiBerdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin. Atal honetan jasotako ikasleek lehentasun-eskubideaz baliatzeko, ikasleentzat 2. atalean jasotzen diren eskubideak bete behar dira.»

Baina honela esan behar du:

«3.- Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak batera ikasten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta horietan nahikoa plazarik bada. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin. Atal honetan jasotako ikasleek lehentasun-eskubideaz baliatzeko, ikasleentzat 2. atalean jasotzen diren eskubideak bete behar dira.»


Azterketa dokumentala