Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
664

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, 2011ko abenduaren 23ko ebazpenean egindako akatsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egin zen.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deia 2011ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta EHAAn argitaratu zen 2012ko urtarrilaren 18an.

I. eranskinean eta goiburuan akatsak antzeman direnez, Gerentzia honek zuzentzea erabaki du, Herri Administrazioaren Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 105.2 artikulua) emandako ahalmenez baliatuz. Beraz,

Goiburuan: «deialdi publikoa ebazteko dena»

dioen tokian,

«deialdi publikoa egiteko dena»

agertu beharko baita.

I. eranskinean, Lanpostua betetzeko baldintzak aipatzerakoan bigarren puntua falta da:

«2.- 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua).»

Akats hauek eragina dute interesdunen eskabideak aurkezteko aukeretan. Horregatik beharrezkoa da eskabideak aurkezteko hamabost laneguneko epe berria zabaltzea, akats zuzenketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Leioa, 2012ko urtarrilaren 19a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala