Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
663

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko urriaren 19ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpena aldatzen duen 2011ko abuztuaren 31ko Ebazpenean egindako hutsak zuzendu ziren. 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpenak, 2011rako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzeko agintzen du, oinarri orokorrak zein bereziak onartzen ditu, eta agentzia horretan lan-kontratuko langile jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten du.

Epaimahaiaren antolaketa aldatzen du Ebazpen horrek; 2011rako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzeko agintzen duen, oinarri orokorrak zein bereziak onartzen dituen eta agentzia horretan lan-kontratuko langile jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten duen 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpena aldatzen duen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren I. eranskinaren 5.1 puntuan dago ezarrita Kalifikazio Epaimahaiaren antolaketa.

Honakoa hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2011rako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzeko agintzen duen, oinarri orokorrak zein bereziak onartzen dituen eta agentzia horretan lan-kontratuko langile jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten duen 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpena aldatzen duen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren I. eranskinaren 5.1 puntuan ezarrita dagoen Kalifikazio Epaimahaiaren antolaketa zuzentzea. Hori horrela izanik, honako honen ordez:

«Epaimahaiburua: Txabier Anunzita.

Kideak:

Itziar Hernandez Zubizarreta.

Mertxe Digon Arizmendi.

Aitor Gabilondo Harina.

Marta Iglesias Barrio.

Ordezkoak:

Ordezko epaimahaiburua: Koldo Unceta Satrustegi.

Ordezko kideak:

Mikel Mancisidor de la Fuente.

Gloria Guzman Orrellan.

Ana María Arriola Palomares.

Imanol Urigüen Garaizabal».

Honako hau jaso behar da:

«Epaimahaiburua: Javier Anuzita Alegría.

Idazkaria: Imanol Urigüen Garaizabal.

Kideak:

Mertxe Digon Arizmendi.

Teresa Godoy Tapia.

Josu Perales Arretxe.

Ordezkoak:

Ordezko epaimahaiburua: Koldo Unceta Satrustegi.

Ordezko idazkaria: Fulgencio Aledo Amorós.

Ordezko kideak:

Mikel Mancisidor de la Fuente.

Ana María Arriola Palomares.

Gloria Guzman Arrellana.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 30a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala