Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
662

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Ricardo Minguez Muñoz jauna Lan Ikuskaritzako lurralde-zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Ricardo Minguez Muñoz jauna Lan Ikuskaritzako lurralde-zuzendari kargutik (kodea: 8106-1) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Kargu kentze honek 2012ko urtarrilaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala