Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
451

IRAGARKIA, 476/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie ESK-EZKER Sindikalaren Konbergentziak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (476/11 prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 182/11 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan pertsonal estatutario finkoaren egoerara heltzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala