Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
450

IRAGARKIA, 420/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Eva Pérez del Notario Larreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (420/11 prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko uztailaren 22an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; 229/2011 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda libreko destinoak esleitu ziren, diplomatu sanitarioen lanbide-taldean, erizainen kategorian; destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. 2008ko LEP.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala