Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
448

IRAGARKIA, babes jurisdikzionalari buruzko 475/11 prozedurari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie SME Euskadiko Medikuen Sindikatuak 475/11 babes jurisdikzionalaren prozedurari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 1785/11 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2011ko EPEan mediku kategorian (lanpostu funtzionala: familia-medikua) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio-epaimahaia izendatu zen. Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bost eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 2a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala