Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
447

IRAGARKIA, 387/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie María Carmen Felisa Ciaurri Pellejero andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (387/11 prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 288/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda libreko destinoak esleitu ziren Administrazioko teknikari espezialisten lanbide-taldeko administrari kategorian; destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. 2008ko LEP.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala