19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
446
IRAGARKIA, Lourdes Larrañaga Elorza andreari eta Manuel Etxebeste Oiarzabal jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2011ko ekainaren 16ko Ebazpena jakinarazteko da. Ebazpen honen bitartez, 2010 kanpainako «Behi ume-hazleak» dituzten ekoizleentzako laguntza eta prima beraren ordainketa osagarria eman eta ordaintzea agintzen da.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:
- Zuen eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea, 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
- Jakinarazpen hauen aurka gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landaren Garapeneko Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.