19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
442
EDIKTUA, 200/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 200/2011 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: Amunarriz.
Demandatua: Victor Manuel Reis Santos.
Gaia: judizio arrunteko demanda.
Judizio horretan epaia eman da eta bere xedapena/epaitza honako hau da:
130/11 EPAIA
Irun (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren hamabosta.
Nik, Isabel María Viera Limak, Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko ZLUPeko ordezko epaileak, ikusi ditut judizio arrunteko autoak, epaitegi honetan bideratu direnak 200/11 zenbakiarekin. Auto horiek Margarita Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak sustatu ditu Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, auzi-ihesean den Victor Manuel Reis Santos jaunaren aurka. Prozedura horretan ebazpena eman da, ondokoetan oinarriturik:
EPAITZA
Guztiz baiesten dut Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Ondorioz, Victor Manuel Reis Santos demandatua kondenatzen dut aipatu erakundeari honako hauek ordaintzera: 19.637,57 euro; % 17,25eko tasan itundutako interesak, hain zuzen ere kreditu-kontua eta mailegu-kontua -zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita- itxi eta hurrengo egunetik, zorra erabat ordaindu arte sortutakoak; eta prozedura honetan sortutako gastuak.
Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1871 0000 04 0200 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Irunen (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 16an.
Victor Manuel Reis Santos demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.