Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
441

EDIKTUA, 426/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 426/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Patxi Xabier Etxeberria Kaltzakorta.

Abokatua: Susana Gamino Vispo.

Prokuradorea: Lizaur.

Demandatua: Francisco Garcia Lopez.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman zen 2011ko maiatzaren 27an, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Prokuradore Lizaur andreak -Patxi Xabier Etxeberria Kaltzakortaren ordez eta izenean- aurkeztutako demanda baietsi, eta auzi-ihesean den Francisco Garcia López kondenatzen dut honakoak ordaintzera: erreklamatutako zenbatekoak (17.483,25 euro), interpelazio judizialetik aurrera sortutako legezko interesak eta prozedura honek eragindako prozesu-kostuak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892 0000 00 0426 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Francisco Garcia Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko uztailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala