Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
440

EDIKTUA, 1178/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1178/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fran SA.

Abokatua: Maite Gonzalez Zuloaga.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Anitz SA.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan 2011ko maiatzaren 13an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Baietsi egiten da Fran SA-ren ordezkariak Anitz SA-ren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen da Anitz SA: 256.270,40 euroko diru-zenbatekoa, eta, gainera, epaiaren bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak, zeinek, demanda aurkeztu zen egunean, 43.763,47 euro jotzen baitzuten. Kostuak ordaintzeko kondena alderdi demandatuari ezartzen zaio.

Anitz SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko irailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala