Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
438

EDIKTUA, 563/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 563/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Muebles El Paraiso SA.

Abokatua: Sonia Larrinaga Iruarrizaga.

Prokuradorea: Isabel Sofía Mardones Cubillo.

Demandatua: Maria Carmen Totoricaguena Gomez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hona xedapenak/epaitza:

185/10 EPAIA

Epailea: Pablo Díez Noval.

Lekua: Bilbao.

Data: bi mila eta hamarreko urriaren hogeita bosta.

EPAITZA

Muebles del Paraíso SA sozietateak María Carmen Totoricagüena Gómezen aurka aurkeztutako demanda baiesten dut. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari mila zazpiehun eta hamabost euro (1.715) ordaintzera kondenatzen dut, eta, zenbateko horrek epai honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortuko duen legezko interesa bi puntu gehituta. Gainera, prozesuan eragindako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau parte hartu duten alderdiei. Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4707 0000 00 0563 10 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-zenbateko hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Ebazpen honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdia honetan hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut.

Maria Carmen Totoricaguena Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko martxoaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala