Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
436

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 456/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko (familia) 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 456/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: S.S.M.

Abokatua: Laura Anido Sánchez.

Prokuradorea: Diaz.

Demandatua: Jose Willame Pereira Ayres.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Judizio horretan 2011ko azaroaren 17an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

S.S.M.-ren ordezkaritzak Jose Willame Pereira Ayres jaunaren aurka aurkeztutako demanda zati batean baiesten dut, eta elkarrekin dituzten alabei dagokienez honako erabakiak hartzen ditut:

- Adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio. Guraso-ahala biena izango da, nahiz eta amak esklusiboki baliatu ahal hori.

- Aitarentzako bisita-erregimena ezartzea, zuzenbidezko lehen oinarrian aurreikusitakoa.

- XXXXXXXXXXren aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da aitaren kargura, hileko diru-sarreren % 20koa, aurreratutako hilekoetan ordaindu beharrekoa. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko da.

Ez da kosturik ezarri.

Ebazpen honen berri eman alderdiei.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795 0000 00 045611l. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Willame Pereira Ayres demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko azaroaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala