Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
435

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1153/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1153/2010 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Rafael Martinez de Albeniz Porset.

Alderdi demandatua: Angelika Martha Seemann.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta xedapen-zatiak:

471/11 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako uztailaren bata.

Alderdi demandatzailea: Rafael Martinez De Albeniz Porset.

Abokatua: Cristina Ramos Garcia.

Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego.

Alderdi demandatua: Angelika Martha Seemann.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1153/10 autoak ikusi ditut (PZLb). Fernández prokuradoreak aurkeztu zuen demanda, Rafael Martínez De Albéniz Porset jaunaren izenean eta ordez, Ramos letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Angelika Martha Seemann andrearen aurka.

EPAITZA

Baietsi egin dut Rafael Martínez De Albéniz Porset jaunaren ordezkariak Angelika Martha Seemann andrearen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Bilboko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan utzi beharko da zenbateko hori. Errekurtsoa prestatzerakoan, dirua zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Angelika Martha Seeman demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, EHAAn argitarazteko ematen dut idazki hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko uztailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala