19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
434
EBAZPENA, 2011ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdiari dagokion finantzaketa-linea iraunkorrari ematen zaion zenbateko guztizkoa aldatzea erabakitzen duena.
2011ko martxoaren 9an, Ebazpena eman zuen Lehendakaritzako idazkari nagusiak, 2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiteko (2011ko martxoaren 21eko EHAA, 55. zk.). Ebazpen horren arabera, 1.904.819 euro esleitu ziren finantzaketa iraunkorreko lineari (premietarako laguntzak eta laguntza humanitarioak), eta ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-lineari, berriz, 2.400.000 euro.
2011ko ekainaren 1ean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak Ebazpena eman zuen, GLSFren kargura ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-linearentzako laguntzak ematea ebazten dituena, eta finantzaketa-lineari iraunkorrari estrategia marko bakar bati ere eman ezin izan zaion zenbatekoa ematea erabakitzen duena (EHAAren 216. zk., 2011ko uztailaren 4koa); beraz, fianntzaketa-linea iraunkorrarentzako zuzkiduna 2.055.660,71 eurokoa da.
Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2011ko martxoaren 9an emandako Ebazpenaren bidez, 2011rako GLSFren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzetarako deialdia egiten da. Bada, ebazpena horretako 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira honako zenbatekoak: euskal gizartearen parte-hartzetik datozen berariazko funtsen horniduraren bidez etor daitezkeen zenbateko berriak edota Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe gera daitezkeen aurrekontu-baliabideetatik etor daitezkeenak
Zelan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren besten programa batzuk exekutatu ostean, ez dira agortu aurrekontu-baliabideak, eta egoki da 2011an finantzaketa-linea iraunkorrari esleitutako zenbatekoa gehitzea; diru-lagutza horren linea horren epea zabalik egongo da 2011ko abenduaren 31ra arte. Propsamen horrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Kontseilu Errektorearen oniritzia jaos zuen, 2011ko azaroaren 25ean egindako bileran.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehnengoa.- GLSFren kargurako ekintza humanitarioetarako lagunzten -2011rakoen- deialdiari dagokionez, finantzaketa iraunjkorreko lenearentzako (premiazko laguntzak eta ekintza himanitarioak) guztuizko zenbatekoa bi milioitan (2.000.000) gehitzea; beraz, line horrentzako guztizko zenbetakoa lau milioi berrogeita hamabost muila eta seiehun eta hirurogei euro eta hirurogeita hamaika zentimotan (4.055.660, 71) finkatzen da.
Onartzen den unetik hara izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.- Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administraziarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 28a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.