Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
432

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratutako patata-ekoizleentzako diru-laguntzetarako 2011ko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematen da.

2011ko ekainaren 22ko Aginduaren bigarren ebazpen-zatiaren 2. paragrafoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena: patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitekoa (2011ko irailaren 15eko EHAA, 176. zenbakia). Ebazpen-zati horretan jarritako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da -eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontutan harturik-, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortzen ez diren aurrekontu-baliakizunen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez eman behar da onartutako zenbateko berriaren berri.

Eskumen hori erabiliz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkion ahalmenen indarrez eta egin beharreko izapideak egin ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak erabaki du 3.111,75 euro gehitzea patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzei. Ondorioz, EAEren aurrekontu orokorren kontura finantzatuko den laguntzaren zenbateko osoak ez ditu 103.111,75 euroak gaindituko.

Aurretik esandakoari jarraikiz, eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako gehitze hori argitaratzea.

Horren indarrez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren diru baliabideen zenbateko berria jendartean jartzea; agindu horren bidez, patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egin zen.

Alde horretatik, kredituak aldatu eta gero, bigarren ebazpen-zatiaren lehenengo paragrafoan jasotako zenbateko berria 103.111,75 euro da.

Viroria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS ANDA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala