Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
430

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Eteo S. Coop. Erakundeari Emakumeen eta Gizonezkoen Aukera-Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko emandako aitorpena baltzu-izen berrira egokitzeko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, Aukera-Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko aitorpena eman zitzaion Eteo S. Coop. erakundeari (2010eko urtarrilaren 4ko EHAA, 1 zk.).

Geroago erakundearen baltzu-izena aldatu da, eta izen berria «MU Enpresagintza S. Coop.» da.

Ondorioz, aurkeztutako eskabidea eta aldaketa egiaztatzeko aurkeztu diren agiriak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- 2009ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez Eteo S. Coop. erakundeari emandako aitorpena -Emakumeen eta Gizonezkoen Aukera-Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izatekoa- egokitzea, alegia: aitorpen hori MU Enpresagintza S.Coop. entitareari emandakotzat ulertu behar da, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala