Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6234

IRAGARKIA, Detuvi SLri irekitako zigor-espedientea ebazten duen Turismoko zuzendariaren 2011ko irailaren 22ko Ebazpena Detuvi SLri jakinarazteko dena.

Espedientearen erreferentzia: G/11/10-T.

Ebazpen horren jakinarazpen arrunta Detuvi SLri (IFZ: B-20916649) azken helbidera (Zumalakarregi hiribidea, 13, 20008 Donostia) helarazten ahalegindu gara, baina ez dugu lortu. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzea erabaki dugu.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela ordaindu beharko dela jakinarazten da:

Ï% Hilabete bakoitzaren 1etik 15era bitarte jakinarazten denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilabetearen 5era arte, edota, egun hori balioduna ez bada, segidako hurrengo egun baliodunera arte.

Ï% Hilabete bakoitzaren 16tik hilabetearen azken egunera bitarte jakinarazten denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilabetearen 20ra arte, edota, egun hori balioduna ez bada, segidako hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea oro har ezarritako epe horren ondoren amaitzen denean, ordaintzeko epea luzatu egingo da errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren hurrengo egun baliodunera arte, betiere errekurtsoa jartzen ez bada; eta, hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluko 1., 3. eta 4. idatzi-zatietan xedatutakoaren arabera.

Diru-sarrera egiterakoan, izena jarri beharko da (Detuvi SL), baita Espedientearen zenbakia ere (G/11/10-T). Halaber, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarentzat dela adierazi beharko da. Dirua honako kontu honetan sartuko da: BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria), kontu-zenbakia: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Nagusia.

Eta hori jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 7a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala