Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Trenbide Sarea
6231

IRAGARKIA, Intxaurrondo-Herrera tartea seinaleztatzeko obraren lizitazioa argitara emateko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Intxaurrondo-Herrera tartea seinaleztatzeko obraren kontratua.

c) Loteak: ez.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, hainbat balorazio-irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitaziorako gehieneko zenbatekoa.

Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa: milioi bat seiehun eta hogei mila eta ehun eta hamahiru euro eta hogeita hamasei zentimo (1.620.113,36), BEZa kanpo dela.

5.- Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Helbidea: Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Konpostelako Donejakue kalea, 12-5; 48003 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko urtarrilaren 18a.

7.- Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko urtarrilaren 25a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Idazkaritza Nagusia, Konpostelako Done Jakue kalea 12, 5.a; 48003 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Bestelako argibideak: baldintza teknikoen agirian eta baldintza zehatzen agirian emandakoak.

10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2011ko abenduaren 2a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala