Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6225

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1242/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Raquel Pérez de Lazarraga Villanueva andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen honek,

Jakinarazten dut: Angel Martinez de Lahidalga Sasigainek eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1242/11 prozedura bideratu dela, finka hauek inmatrikulatzeko:

1.- Deskribapena, tituluan ezarritakoaren arabera: Ozaetako jurisdikzioa, Barrundiako Udala. Errota-etxe bat, hogeita zazpi zenbakikoa. Errotalde edo Elgueaviretas delako inguruan dago, berrehun eta hogeita bost metro koadroko azalera dauka, eta honako hauek barne hartzen ditu: kuboa eta erretena -luzera osoan finka partikularrak dituzte mugakide-, eta lursail edo ataurre bat, berrehun metro koadroko azalera duena. Errota-etxeak honako mugakide hauek ditu: iparraldean, Félix Martínez de Lahidalga jaunaren finka (gaur egun ere, jabe horrena berarena da); hegoaldean, kale edo lursail txiki bat, ataurrea osatzen duena -ataurre horrek, hegoaldean ere, Félix Salazar jaunaren finka du mugakide (gaur egun ere, jabe horrena berarena da finka hori); mendebaldean, kuboa eta lehenago deskribatutako Félix Martínez de Lahidalga jaunaren finka (gaur egun ere, jabe horrena berarena da); eta ekialdean, Elgeako errepidea. Eraikinaren beheko solairua ukuiluetan banatuta dago gehienbat, eta han, errota ere badago, ezkerraldean, zorutik teilaturaino. Beheko solairu horretan, sukaldea eta ondoko gela bat baino ez daude behar bezala atonduta; gela hori jangela eta despentsa moduan erabiltzen da. Goiko solairuan, hiru gela baino ez daude, etxearen aurrealdean. Gainerakoa egoera kaskarrean eta atondu gabe dago.

Deskribapena, katastroaren egiaztagiri deskriptibo eta grafikoaren arabera: Finka (zati bat landa-finka, eta beste bat hiri-finka). Landetxea; Barrundian (Araba) dago, Elgeako bidean (errota), eta trastelekua, ukuilua, biltegia, lastategia eta lursaila dauka.

Landa-zatiaren azalera mila zazpiehun eta hemeretzi metro eta laurogeita hamazazpi dezimetro koadrokoa da; lur landugabea da, bazkalekua, eta landa-katastroan erreferentzia hau du: 1. poligonoa, 1195. lursaila, A azpilursaila.

Hiri-zatiaren azalera bostehun eta hogeita bi metro eta hogeita hemeretzi dezimetro koadrokoa da. Eraikin batek hartzen du azalera osoa, eta beheko solairua, lehenengo solairua eta trasteleku edo ganbara ditu. Eraikitako azalera osoa zortziehun eta hirurogeita hamahiru metro eta laurogeita hamazazpi dezimetro koadrokoa da, eta honela dago banatuta: landa-etxebizitzak ehun eta hamabost metro eta hamazazpi dezimetro koadro ditu, eta trasteleku edo ganbarak, hogeita zazpi metro eta berrogeita zortzi dezimetro koadro -bien artean katastroko B azpilursaila osatzen dute; 1. unitate fiskala-; ukuiluak, biltegiak eta lastategiak, berriz, zazpiehun eta hogeita hamaika metro eta hogeita hamabi dezimetro koadro dituzte (katastroko B azpilursaila; 2. unitate fiskala).

Landa- eta hiri-finkaren mugakideak hauek dira: iparraldean, 1. poligonoa, 902. lursaila, Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena; hegoaldean, 1. poligonoa, 714. lursaila, Carmen Uriarte Uriarte andrearena; ekialdean, 1. poligonoa, 901. lursaila, Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena, ibaia eta errepidea; eta mendebaldean, 1. poligonoa, 715. lursaila -Francisco Uriarte Uriarte jaunarena-, bidea, ibaia, 1. poligonoa eta 714. lursaila, Carmen Uriarte Uriarte andrearena.

Katastroko erreferentzia:

Landa-finka: 1. poligonoa, 1195A lursaila.

Hiri-finka: 1. poligonoa, 1195B lursaila.

2.- Deskribapena, tituluan ezarritakoaren arabera: Baratza; Rotalde izeneko inguruan dago, eta hamabost area eta hirurogeita sei zentiarea ditu. Mugakideak: iparraldean, bidezidor publikoa; hegoaldean, errotaren erretena; ekialdean, Ozaetatik Elgeara doan errepidea; eta mendebaldean, pasabidea.

Deskribapena, katastroaren egiaztagiri deskriptibo eta grafikoaren arabera: landa-finka; Rotalde izeneko inguruan dago (Barrundiako udalerria). Mila zazpiehun eta berrogeita sei metro eta laurogeita hamalau dezimetro koadroko azalera dauka. Mugakideak: iparraldean, 1. poligonoa, 1195. lursaila, Vicente Martínez Lahidalga Iñurrieta jaunarena; hegoaldean, ibaia; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, 1. poligonoa, 1195. lursaila, Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena.

Katastroko erreferentzia: landa-finka, 1. poligonoa, 901. lursaila.

3.- Deskribapena, tituluan ezarritakoaren arabera: lursail eta larrain bat; biak batera daude, lehenago deskribatutako errota-etxearen ondoan; azalera, guztira: hogeita hiru area eta laurogeita hamabi zentiarea. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, errota-etxea; ekialdean, Elgeako errepidea. mendebaldean, errotako presa.

Deskribapena, katastroaren egiaztagiri deskriptibo eta grafikoaren arabera: landa-finka; Rotalde parajean dago (Barrundiako udalerria). Mila bederatziehun eta hamazazpi metro eta hogeita hamalau dezimetro koadroko azalera dauka. Mugakideak: iparraldean, bidea eta errepidea; Hegoaldean, 1. poligonoa, 1195. lursaila, Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena; ekidaldean, 1. poligonoa, 1195. lursaila, Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena; eta mendebaldean, 1. poligonoa, 1195. lursaila -Vicente Martínez de Lahidalga Iñurrieta jaunarena-, eta bidea.

Katastroko erreferentzia: landa-finka, 1. poligonoa, 902. lursaila.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 14a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala