Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6215

EBAZPENA, 2011ko urriaren 4koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Erandioko, Leioako eta Loiuko udalerrietako «132 KV-ko Gatika-Leioa 1 eta 2 linea elektrikoa 21. euskarriaren eta Leioako Transformazio Azpiestazioaren artean birpotentziatzeko» proiektua onartzen da eta proiektu hori onura publikokoa dela deklaratzen da.

Erref: L-7.611 ASS/SM.

Esp: AT-H-2011/49.

AURREKARIAK

1.- 2011ko apirilaren 27an Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Bilbao, San Adrian etorbidea, 8) adierazitako erreferentziazko instalazio elektrikoa egikaritzeko proiekturako administrazio-baimena, proiektu hori onura publikokoa dela deklaratzea eta proiektua onartzea eskatu du.

2.- Dagokion linea existitzen da eta, eta horrenbestez, administrazio-baimena dauka, eroalea ordezkatuz potentzia gehiago ematea izanik proiektuaren helburua.

3.- Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak egindako eskaera jendaurrean erakusgai jartzen zuen iragarkia 2011-05-12an argitaratu zen BAOn, 2011-07-28an EHAAn, eta 2011-05-13an El Correo egunkarian.

4.- 2011ko maiatzaren 2an ofizio bat igorri zen Leioako, Erandioko eta Loiuko udaletara, adierazitako iragarkia bertako ediktu-tauletan jartzeko; horretaz gain, Telefónicari, Ur Agentziari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikokotzat deklaratzea, eta hala bazegokion, egokitzat jotzen zituzten baldintza teknikoak ezartzeko, betiere aipaturiko legedian ezarritako prozedurari jarraiki.

5.- Erakundeek ezarritako baldintzak onartu ditu eskatzaileak; alabaina, Leioako Udalak azaldutakoari buruz eskatzaileak adierazi du Leioako udalerriko linea multzoa jasotzeko Udalak ezinbestekotzat jotzen duen hitzarmenak ez duela eraginik dagokigun proiektuaren garapenean eta ez duela eragozten proiektua garatzen jarraitzea, ez delako inongo baldintza teknikorik eskatzen.

6.- Jendaurrean jartzeko ezarritako epean, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza honetara ez da partikularren alegaziorik iritsi.

OINARRI JURIDIKOAK

A) Espedientea egiterakoan, honako hauetan araututako izapideak bete dira: Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legea, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, eta horiekin bat datozen gainerako legeak, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-bidearen prozedurak arautzen dituena--(2002-12-23ko EHAA) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamendua (otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren bitartez onetsi zena, 2008-03-19ko BOE).

B) Sektore Elektrikoari buruzko 54/1997 Lege horren 52. artikuluak energia elektrikoa banatzeko instalazioak onura publikokotzat deklaratzen ditu, instalazio horiek ezartzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eta bide-zortasuna ezarri eta gauzatzeari begira. Deklarazio horrek ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar berekin, eta okupazio urgentea eragiten du Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikulua aintzat hartuta.

C) Erakundeen baldintza teknikoei dagokienez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren erantzuna baldintza horiek onartzea izan da.

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitu zaizkion eskumenei jarraiki, honako hau

EBAZTEN DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri Erandio, Leioa eta Loiuko udalerrietako «132 kV-ko Gatika-Leioa 1 eta 2 linea elektrikoa 21. euskarriaren eta Leioako Transformazio Azpiestazioaren artean birpotentziatzeko» egikaritze-proiektua onartzea, funtsean honako hau biltzen duena:

Gatika-Leioa 1 eta 2 lineako 21. euskarriaren eta Leioako Transformazio Azpiestazioaren artean gaur egun dagoen CU-152 kobreko eroalearen ordez LA-280 motako (HAWK) aluminio-altzairuzko eroalea jartzea.

Zerbitzu-tentsioa: 132 kV.

Eroaleak: Aluminio-Altzairuzko 6, LA-280 motakoak (HAWK).

Euskarriak: metalikoak.

Luzera: 3.458 m.

Origen: Gatika-Leioa 1 eta 2 lineako 21. euskarria.

Amaiera: Leioako Transformazio Azpiestazioa.

Onartzen den proiektua Onura Publikokoa dela deklaratzea. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta horrenbestez, okupazio urgentea eragiten du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauei jarraiki eman da:

1.- Obrak aipaturiko proiektuari -Borja de Benito Navaridas ingeniari industrialak sinatutakoari- jarraiki egin beharko dira, hala badagokio, eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin.

2.- Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.- Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko dio lanen amaiera dagozkion ziurtagiriak igorriz, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egiteko.

4.- Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 4a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala