Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6214

265/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko.

Ekarpen SPE SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Orokorrari kapitala 20.000.000 euroz zabaltzeko proposamena egitea erabaki zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Ekarpen SPE SA sozietatearen sozio den heinean, lehentasunezko eskubidea du akzio berriak harpidetzeko, Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan xedatutakoa betez.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan honako hau ezartzen du: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea atxikirik duen edo izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.

Ekarpen SPE SA sozietatearen helburu soziala enpresak sustatzea eta bultzatzea izango da, beren kapitalean aldi baterako parte hartuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sozietateen zergei buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 60.1.b) artikuluan xedatutako eragiketak eginez.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea Ekarpen SPE SA sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak erabakitzen duen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, bai ordainketa hori egiteko ere, kapitala zabaltzeko Erabakian Akziodunen Batzar Nagusiak adierazitakoaren arabera. Zabalkuntza hamalau milioi eurokoa (14.000.000) da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Ekarpen SPE SA sozietatean % 43,75eko partaidetza zuzena izango da.

2. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei baimena ematea Ekarpen SPE SA sozietatearen estatutuen aldaketa onartzeko, kapitala zabaltzearen ondorioz.

3. artikulua.- Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala