243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6211
EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2011-2012 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzak emateko dena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 19ko Aginduak 2011-2012 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzak emateko deia egiten du.
Dei horri dagozkion eskabide espedienteak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.- Ebazpen honetako I. eranskinean adierazten diren entitateei, bertan adierazitako diru-laguntzak ematea.
2. artikulua.- Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengoa, diru-laguntzaren % 60 izango da, eta diru-laguntza emateko behin-betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da, edo jakinarazpena jaso eta 15 egunera, diru-laguntzari uko egiten ez bazaio.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerako % 40a, ikasturtearen amaieran egingo da, bitarteko txosten bat aurkeztu eta gero. Txosten horretan, proiektuaren une horretara a arte duen garapena zein izan den jasoko da, ikasle bakoitzaren banakako aurrerabidea barne hartuz, txosten hori aurkezteko epea 2012ko apirilaren 2tik apirilaren 27ra arte izango da.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
(Ikus .PDF)